ANTIGONE METODOA: Aurkezpena
ZER DA
Antigone Metodoa elkarbizitza eta emozioen lanketa jorratzeko gazteei zuzendutako arte-hezkuntza tailer aktiboa da.
NORI ZUZENDUTA
Antigone Metodoa tailerra 12–17 urteko gazteei zuzenduta dago, eskola eremuan DBH eta 1. Batxilergoko ikasleen adin tartea izango litzatekeelarik.
Antigone Metodoa: NOLA
Antigone Metodoa-k Sofokles-en Antigone tragedia klasikoa du abiapuntu, hain zuzen ere historia klasikoko eta literatura unibertsaleko obra ospetsuenetako bat. Are gehiago, Antigone antzerkiaren historian gehien taularatu den obra izateaz gain, egungo dilema etikoen inspirazio iturri eta erreferente bihurtu da hezkuntzan, giza zientzietan, feminismoan eta giza eskubideen aldeko mugimenduetan:
zein da arauaren helburua? Zein da herritarron papera legearen aurrean? Zein harreman daukagu legearekin? Nola aurre egin justua ez den legeari? Zerk arautzen du gure jokabidea: familiak, jendarteak, legeak,…?
Tailer honen metodologia antzerkiaren baliabide pedagogikoetan oinarritzen da, akzioa, emozioa eta pentsamendua elkarrekin harremanduz:
● Ideak eta emozioak erlazionatuz.
● Narrazio dramatikoa akziotik ulertuaraziz.
● Pertsonaia tragikoak eguneratuz eta gorpuztuz.
● Pentsamendua hitzaren ahozkotasunetik adieraziz.
● Pentsamendua eszenografikoki eraikiz.
ANTIGONE METODOA: Norekin elkarlanean
2017an, hainbat ikastetxe eta kultur eragileekin hasi ginen Eraikitzen Gaituzten Hitzak proiektuarekin, praktika artistikoa eta arte-hezkuntza arteko harremanetan ikertzen eta praktikan jartzen. Antigone Metodoa ere, hildo berean garatzen ari gara.

Antigone Metodoa / Azpeitia / Gaztelekua (apirila 2021)



Antigone Metodoa / BARRUTIALDE BHI / Gernika (Martxoak 2021)

Antigone Metodoa /Bilbao Aurrera 2021/ IES Unamuno BHI / Bilbao (Azaroak 2021
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren Bitartez laguntzarekin posible izaten ari da.