Jon Ander Urresti (Bermeo, 1992)

 

Filosofian graduatua eta DANTZERTI Bilboko arte eszenikoen goi mailako eskolan graduatua da. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle erreferenteekin: Vicente Fuentes, Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Francesco Carril, Chisato Ono, Andrea Gimenez… beste askoren artean.

Egun proiektu artistiko-pedagogiko ezberdinetan murgilduta dago eta HORMAN POSTER taldearen parte da, ANTIGONE antzezlanarekin biran dabiltza eta beste hainbat proiektu  dituzte eskuartean.

Interprete moduan, Arriagako produkzioetan lan egin du: “Madrigales”, “FACES” (Khea Ziater) ikuskizunetan, eta telesailetan ere aritu da.

Hurrengo proiektua Théâtre des Chimères taldearekin burutuko du, Fabio Rubiano kolonbiarraren zuzendaritzapean.

ANTZEZLANAK

Babesleak

Eusko Jaurlaritza, Hameka, Eztena jaialdia, Dantzerti, Centro coreografico de la Gomera, Horman Poster, Kulturaz Koop, Harrobia.

Bideoak

-EITB kulturak egindako erreportaia.

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eitb-kultura/sortzaileak/bideoak/osoa/7583837/bideoa-tribis-baserri-galdue/

DAPA-k Egindako erreportaia ( Kulturaz Kooperatiba):

https://www.youtube.com/watch?v=anCPC0q0R4o

SINOPSIA

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

FITXA ARTISTIKOA

Sortzailea eta Interpretea: Jon Ander Urresti

Zuzendaritza laguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Eszenografia: Familia ondasunak

Argiztapena: David Alcorta

Soinua: Asier Renteria

Irudia: Aitane Goñi Landa

Bideoa: Arriguri Coop.

Ekoizpena eta Banaketa: Jon Ander Urresti

Ikerketa adituak: Bittor Uriarte Anasagasti, Ana Aurrekoetxea Bildosola

eta Anton Erkoreka.

Elkarrizketatuak: Gotzone Ugalde Asla, Espe Ugalde Asla, Gurutze

Ugalde Asla, Karmen Ugalde Asla, Angel Ugalde Asla, Lourdes

Argintxona Asla

Banaketa laguntzailea: Irantzu Azpeitia

Itzulpena: Amaia Zapiain