Jon Ander Urresti

Filosofian graduatua eta DANTZERTI, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan (2015-2019) burutu ditu ikasketak. Ikasketa hauetako praktikak Artedramarekin egin ditu

bi urtez. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Iben Nagel, Rasmussen, Pablo Ibarluzea … beste askoren artean. Arriguri ikus-entzuneko proiektuaren sortzaileetariko bat da. Interprete moduan lan egin du, Arriagako Gerard Jones-en, “Madrigales” ikuskizunean. Tarteka proiektu pertsonalak garatu ditu, adibidez Baratzako scratxe gauean aurkeztutako Des()reka pieza eta sormen prozesuan dagoen Gure baserri galduen gorputz biziak. Egun Bermeoko antzerki taldeko irakaslea da.