IRAGAN PERFEKTUA (2011/12)

Iragan Perfektua /Pasado perfecto

IRAGAN PERFEKTUA/PASADO PERFECTO antzezlana, Matxalen de Pedrok eta Igor de Quadrak , HORMAN POSTER kolektiboaren izenpean, 2011an sortu eta ekoiztutako lan eszeniko berria da (Eusko Jaurlaritza eta BAD jaialdiaren laguntzarekin). IRAGAN PERFEKTUA/PASADO PERFEKTO-k, 70. hamarkada hartzen du gai nagusitzat, hamarkada horretako memoria eta distantzia buruzko gogoeta bat egiteko.

AURREKARIAK

2011 urtean historia eta arte eszeniko garikideen harremanak ikertzeko talde proiektu batera gonbidatu gintuzten (ikusi Aurrekariak atala). Lan talde horretan zehar sortu zitzaigun antzezlan hau sortzeko irrikia. Horrez gero, eta Ana Buitrago koreografoaren laguntza artistikoa izan genuelako, antzezlana gazteleraz sortzea erabaki genuen.

Orain antzezlana euskaraz eskeintzeko guraria daukagu. Horrez gain, antzezlanaren interes historikoa abiapuntutzat hartuta, tailer pedagogiko bat sortzeko asmoa ere ba dugu, bi partaide talderi zuzendua: alde batetik Batxillergo-ko ikasleei eta bestetik antzokira hurbiltzen den ikuslego orokorrari zuzendua.

Nola gogoratu bizi izan ez duzuna? Imaginen bitartez? Zer gogora dezakegu? Imagi- nak baino ez? Iragan Perfektua (Pasado perfecto) zuri-beltzean egindako memoriaren eragiketa da. Gure bizitza markatu eta aldi berean ezezagun zaigun 70. hamarkadan zeharreko ibilbidea: beti jakin nahi izan dut nolakoak izan ziren haurtzaroko beste urte horiek, urte biolento, inkonziente horiek…


Iragan perfektua-rekin izandako / datozen aurkezpenak:

-Estreinaldia BAD jaialdian (2011-ko urriaren 28 an)

-Bilbaoko la Fundición aretoan (2012-ko martxoaren 24 eta 25ean)

-Covhila-ko Ypsilon jailadian, Portugal (2012-ko maiatzaren 24ean)

-Eszenatokia / Durangoko Azoka (2012-ko abenduan)

-Leioako Kultur Maratila 2013 (2013-ko otsailak 28 an)

– Artedrama topakektak 2013 Aulesti (2013 ko martxoak 3 an)

-EZTENA 2013 antzerki eta dantza jardunaldiak (2013 ekainak 16 an)

-Cultura abierta 2013 UNIA Unibertsitatea, Sevilla (Irailak 19an)

-Antic Teatre 2013, Bartzelona (Abenduaren 21-22 an)

_ la Nave de Cambaleo 2014 , Aranjuez ( Azaroan )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude