Follow Ni// JET LAG 2010

Zuzeneko tour pertsonalizatu bat ezaguna eta egunerokoa zaigun espazio bat berrulertzeko, berreraikitzeko: gure hiria.

 Matxalen de Pedro // Horman Poster kolektiboa idea bat.  JET LAG BIO 2010 Ideia sariduna.

 

FOLLOW NI: ZER DA

Gune publiko ireki batean, taldeka egiteko bakarkako esperientzi bat da. Partaideen zentzuen eta telefono mugikorren bidez iristen den partikula eragile bat. Mundu paralelo bat, pertsona ezezagun baten bide aleatorioari jarraika. Norberaren norabideak aukeratzeko beharrik gabe, pertsona bat gidari edukiko du partaide bakoitzak eta inguru intimo eta publikoaren arteko mugak difuminatzen sentituko ditu.

 Partaide bakoitzak performer bat izango du gidari hiriko kaleetan zehar. Performer eta partaidearen arteko komunikazioa batez ere bi motatakoa izango da: obserbazio eta fantasiazkoa alde batetik eta telefono mugikor bidezkoa bestetik (partaideak bere mugikorra ekarri beharko du eta zenbaki ezezagunei bakarrik erantzuteko instrukzioak edukiko ditu).

Honetarako estrategia desberdinak erabiliko ditugu eta hainbat formaturengandik jasotako influentziak. Adibidez: Autoteatro, Flash Mob, Antzerki dokumentala, Mp3 experiences, Audio-Gida turistikoak ...