Maite Aizpurua ( www.mao.eus ) Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen  EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil) eta heziketa eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan. Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua txikitatik, dramaturgia eta interpretazio kode garaikideak, kapazitismoa eta lodifobia bezalako arloak ditu intereseko bere lanean.

Donostiako TAEn (2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen Dantzertin (2019). Azken urteetan hainbat kolaborazio burutu ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia 2019, Eztena Jaialdia 2019 besteak beste) eta egun Horman Poster kolektiboaren kide da. Antigone edo ezetzaren beharra bitartekaritza eta sorkuntza proiektuan dabil buru-belarri lanean.

ANTZEZLANAK

Erresistentzia arazo fisikoa da (2020)

SINOPSIA

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak  eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

FITXA ARTISTIKOA 

Sorkuntza eta interpretazioa:

Maite Aizpurua Olaizola

Bidelagun artistikoa:

Matxalen de Pedro Larrea

Argiztapen diseinua:

Miriam Ubanet

Trailerra: Zazpi t´erdi

Teaserra eta difusiorako argazkiak:

 Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)

Musika “Mozarten bibolin kontzertua 3.zk.” (moldaketa):

Asier Renteria

Laguntzaileak

Azpeitiako Udala, Kulturaz Koop.eta Dinamo Sormen Gunea, Zumaiako Udala, Harrobia, Eusko Jaurlaritza, Horman Poster kolektiboa

Sariak eta laguntzak 

Azpeitiako Sormen Beka 2019.

Harrobia Eskenaren Transiciones 2019 programan hautatutako proiektua.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren onuraduna, “Ekoizpena eta banaketa I”, (2020).

Egonaldiak :Dinamo Sormen Gunea eta Soreasu Antzokia (9 aste), Aita Mari Antzokia (4 aste), Harrobia (aste 1).

Euskal antzerkigintza garaikideko jaialdietan parte hartzea: Eztena jaialdia 2020,  Zurrunbilo Jaialdia 2020, 37. Euskal Antzerki Topaketetan parte hartzea Sortzaile Berrien sekzioan egonaldi irekiera burutuz (work in progress).

EMANALDIAK 2021

Martxoak 7 (LARRABETZU) Hori bai gaztetxea.

Marxoak 26 (GERNIKA) Astra.

Maiatzak 14. (DONOSTIA). Tabakalera.

Maiatzak 26,27 eta 28 (MADRID) DT Espacio.

Ekainak 6 (BILBO) Bilborock aretoa.

 

EMANALDIAK 2020

Marxoak 6. ZUMAIA, Aita Mari antzokia.

Urriak 15 Oiartzun, Udal aretoa.

Azaroak 21. GASTEIZ. Zurrunbilo Jaialdia 2020.

Abenduak 19. OREORETA, Eztena Jaialdia