Mp3ntsamenduak / Jet Lag 2011
Froga bat, baino ez.Demagun, Alex de La Iglesiaren pelikula baten kasting-ean ezagutu zutela elkar. Demagun Neskak kanitxe domatzailearena egiten zuela eta mutila, kamioi batek harrapatzen zuela (hainbat bider).Demagun , neska kanpotarra dela, Alice edo Elene izena duela, Erasmus bat egiten ari dela…Demagun, mutila hemengoa dela, bere izena Mikel, Koldo edo Eñaut dela, Eñaut Gantxegi bezalaDemagun neskari mobila lapurtu diotela eta mutilak zer pasatzen ote zaion galdetu diola
Hau froga bat da.Ideia bat frogatzen hari gara.Agian, 2011ko JET LAG IDEIAK lehiaketara aurkeztuko dugun ideia bat,Frogatu nahi dugun ideia hauxe da:zer gertatzen da zu hor zaudenean eta beste pertsona bat zuri begira dagoenean.Zer izango litzateke… …ezezagun bati begietara begiratu eta pentsamenduak aske uzteaZer izango litzateke ….beste pertsona baten pentsamenduak entzutea……Adibidez:Bi pertsona hauek.Begiratu ditzagun…Ba dirudi zerbaitetan hari direla.Arrazoiren bategatik daudela hor.
Hor, norbaiti itxaroten egongo balira moduan.
Nola iritsi dira ona? Nondik datoz?
Zer egiten dute batera? Zergatik daude horrela, bata bestearean ondoan, aurrera begira?
Dirua jaso dute hau egiteko?
Imagina dezagun bapatean ezagutu zirela, sukalde batean elkar musukatzen,…
Agian hor daude, begiratuak izatea atsegin dutelako, miretsiak izatea atsegin dutelako.
Agian hor daude, baina beraien pentsamenduak beste leku batean daude.
Matxalen:Ideia bat frogatzen hari gara. Agian, 2011ko JET LAG IDEIAK lehiaketara aurkeztuko dugun ideia bat.Frogatu nahi dugu zer gertatzen den norbaitek begiratzen zaitueneanZer izango litzatekeen… …ezezagun bati begietara begiratu eta pentsamenduak aske uzteaZer izango litzatekeen… beste pertsona baten pentsamenduak entzun ahal izateaAdibidez,bi pertsona hauek:Hau ni naiz.Ertaina, emakume euskaldun bat izateko, 1,65.Begi marroiak dauzkat, Ilun-ilunak.Ile motza daukat.
Sudurra ezkerralderantz pittin bat okertuta.
Hona etortzeko rimmel-a ipini dut begietan eta berarekin geratu naiz.
Hau egiteko mania daukat
Perfilez ikusita, nire ipurdia nahiko irtena da.
Nire sorbaldekin holan egiten dudanean , nire besoak apur bat biratzen dira
Badakit loditu naizela.
Bestalde, hau nahiko ondo egiten dut:
Beti hotz daukat saman.
Argaldu nahizela uste dut
Pozik nagoenean hau egitea atsegin dut
(Matxalen baila claque??)
Goizetan gauza asko egiten ditut eta arratsaldeetan baita ere
Momentuz ez dakit zer izan nahi dudan, aurrera noa
Igor:Hau ni naiz.Hemen nago, zutik, zure aurrean.Gutxi gora behera 180 cm, ….beno, nahiko morroxko.Burusoila naiz.. Ikusten duzunez,… ile gehiago hazten zait atzetik goitik baino.Gaur hona etortzeko, nire plaiera baltzak, praka bakeroak, koadrodun alkondara ta nire beroki berdea jantzi ditut,…85 kilo pisatzen ditut ….Nire begiak berdeak dira, marroi pittin batekin nahastuta.3 edo 4 egunero mozten dut bizarraOrain 3 hilabete, enpaste bat jausi zitzaidanHemen ile nahikotxo daukat (kamiseta jaitsi).Pluriempleatuta nago….Ohitura hau daukat: eskuak igurtzi eta aldi berean sudurra zimurtu
Pentsakor nagoenean hau egiteko joera dut:
Hemen al gaude oraindik?
Nola heldu gara hona?
Nondik gatoz?
Zertan ari gara hemen, elkarrekin?
RETRATO 2- Akzio fisikoak
MATXALEN:Agian, ideia hau, 2011ko JET LAG IDEIAK lehiaketara aurkeztuko duguNire ondoan dagoen mutila Igor deitzen daIgorrek Carmelok moduan astintzen du hanka.Nerearen moduan ipintzen da kukubilka.Igorrek Aritzen moduan igurtzen ditu eskuakMaiteren moduan egiten du hasperenSudaderaren kordelak haginkatzen ditu, Tomasen moduanBizkarra luzatu eta Julen gogorarazten ditAneren moduan egiten du irribarrePrakak Aitzolen moduan atontzen ditu,Berak eta nik, auto stop egiten ezagutu genuen elkar Finlandiarako bidaia bateanEz, berak eta nik Iyengar Yoga klase batean ezagutu genuen elkar
Ez, bera bere kuadrillakoekin argazki bat ateratzeko eskatu zidanean ezagutu nuen, Lekeitioko jaietan
Ez, Galizian txapapotea garbitzen ezagutu genuen elkar
Ez, kotxe karneta ateratzen ezagutu genuen elkar
Ez, Bartzelonako metroan kolatzen ezagutu genuen elkar
Seguru bera lehen esan diodanari buruz pentsatzen ari dela
IGOR:Ideia bat frogatzen hari garaZer gertatzen da zu hor zaudenean eta beste pertsona bat zuri begira dagoeneanZer izango litzateke ….ezezagun bati begietara begiratu eta bere pentsamenduak entzutea…Hor dagoena Matxalen daMatxalenek hatzamarrak Iratxeren moduan mugitzen dituJoneren moduan haginkatzen ditu ezpainakLeirek moduan atontzen du jertsea,Eta eztul egitean, Matxalenek Peru-ren antza du.Aitorrek bezain ondo egiten du txistuJosuren moduan luzatzen ditu mangakNoraren moduan ibiltzen da behatz puntetanEskuak poltsikoetan sartzen ditu , nire moduan.
Berak eta nik, puenting kurtso batean ezagutu genuen elkar , Picos de Europa-n.
Ez, berak eta nik lehenengo jaunartza egiten ezagutu genuen elkar.
Ez, unibertsitateko liburutegian ezagutu genuen elkar.
Ez, ez ginen horrela ezagutu, urtebetetze batean aurkeztu gintuzten
Ez, Egunkariaren itsieraren kontrako mani batean ezagutu genuen elkar
Zer pentsatzen ari ote da bera orain?
Larunbatean lagunekin duen afarian pentsatzen egongo da?
MATXALEN:…………
IGOR:Hona etorri eta honela jartzeko eskatu digute.Jet lag Festibalekoek.Beno, egian esan, guk proposatu genienBai, frogatzeko Ideia bat geuen.Elkarri galdezka hari ginen:Zer izango litzateke pertsona baten pentsamenduak entzutea
RETRATO 4- OBJETUAK/HARREMANAK/ORIOMENAK
MATXALEN:Nik gauzak pilatzen ditut, gauza arraro eta baliogabeak, batez ere.Nik atzazalak jaten ditut ahal dudanean edo uzten didateneanNik aspaldi ez dut auteskundeetan bozkatu.NIk alokatutako pisu bat partekatzen dut.Nik ez dut lan egonkorrik.Eta lan egiten dudanean, larunbat eta igandetan ere egiten dut lan.Nik hurrengo 10 segunduetan ez dut ezer pentsatuko (5 seg ixilean)Ni Alex de la Iglesiaren azken filmea deskargatzen hari naizNik nire hiloba zaindu behar dut asteburu honetanIdeia hau frogatzen jarraituko duguAgian, 2011eko JET LAG IDEIAK Lehiaketan aurkeztuko dugu ideia hau,Lehiaketa irabaziz gero, JET LAG festibalean parte hartu ahal izango dugu
Gu Horman Poster kolektiboa gara, performanceak, site-specific lanak eta besteako lan eszenikoak egiten ditugu , … baina krisi garaian: ezkontzak, enpresa ospakizunak, jatetxeak, lagun ikustezinak, urtebetetzeak, olentzeroak, gerrilla marketing-a, funeral laikoak , lehenengo jaunartzeak, soltero despedidak, zaharrentzako animazioak, gymkanak, eta era guztietako saltsak egiten ditugu….
IGOR:Nik Shakespeare ingelesez irakurri dut.Nik jadanik ez dut Gazte txartelik.Ni bigarren eskuko bizikleta baten bila Nabil.Nik atzo telebista ikusi nuen kexatu gabe eta bertako programazio zakarra disfrutatu nuenNi 5 minutu berandu heltzen nahiz betiNi beldur naiz ez ote dudan inoiz jubilazio pentsio bat eukiko ………….Beno, hau froga bat baino ez da izanZer ote den beste pertsona baten pentsamenduak entzutea