Souvenir,
amateurrak espazioan (2022)

SINOPSIA

(I)

Lau pertsonaia (harakin bat, antzerki irakasle bat, baserritar bat eta aktibista feminista bat), Marten eraikiko den lehenengo hiria populatzeko deialdia desira neokolonizatzailez itxaroten ari dira. Bitarte horretan, bidaia espazial eta planeta berrira egokitzeko entrenamendu amateur bat jartzen dute martxan. Estratosfera, Marte, galaxiak… Eguneroko bizitzaren interferentziak eta miseriak ahal dituzten moduan kudeatuz, haien proiekturako espazioa atondu eta entrenamenduekin buru-belarri jartzen dira.

Halabaina, gure artekoak izan zitezkeen pertsonaia hauen esplorazio desio eta fantasiek agerian utziko dute zeinen lurtarrak diren. Estrenatzeke dagoen planeta oparo horren ametsa… gure planeta honen uste gabeko omenaldi inkontzientea bilakatuko al da?

FICHA ARTISTIKOA

Testuak: 

Horman Poster kolektiboa

Dramaturgia:

Horman Poster kolektiboa

Zuzendaritza:

Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Interpreteak:

Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala, Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro

Elementu eszenografikoak: Miriam Isasi

Jantziteria:

Alberto Etxebarrieta (Sinpatron)

Argiztapen diseinua:

Arantza Flores

Soinua: Asier Renteria

Laguntzaileak:
Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorgingunea,  Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia.
Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.

Banaketa:

banaketa@hormanposter.eus