Xanti Agirrezabala

Txikitatik formatu izan da euskal dantza, musika eta arte plastikoetan. Nerabezaroan arte eszenikoetan barneratzen da Alaitz Olaizolarekin eta Zestoako interpretazio eskolan.
DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako eskolan burutzen ditu ikasketak. Bere formakuntza osatz

en doa irakasle ezberdinekin, hala nola: Andres Corchero, Urs Strauffer, Fabio Mangolini, Javier Hernandez Simon, Pablo Ibarluzea, Laura Corcuera… Antzerkiko lehen hastapenak egiten ditu Eromen Produkzioaken “Sweeney” eta ATEA Teatroaren “Jendartean Bidaide” lanetan. XXXVII. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkezten du “Satiro”, bere lehen bakarkako somen lana, ikuslegoaren saria irabazten duelarik. Ikus entzunezkoetan “Goenkale” eta “Ihesaldia” telesailetan aritu izan da, baita “Korosagasti” luzemetrai eta “Los honores” laburmetraian ere.
Gaur egun antzerkiko irakaslea da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.