ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA

SINOPSIA

(I)

Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu,begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat. Alaia Martin

(II)

Antigone. Anti: ezezkoa edo kontrakoa. 

Gone: Malgua, moldagarria. Antigone: Moldaezina.

Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara? Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, belardi trinkoaren erdian, bakarrik agertzen den arroka mehe eta
har- ro bat gixa irudikatzen du. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten. Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu. Dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?

FITXA ARTISTIKOA

Testua Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako
idazketa kolektiboa
Dramaturgia eta Zuzendaritza Igor de Quadra
Dramaturgia eta Interpretazioa Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon
Ander Urresti
Eszenografia Miriam Isasi
Jantziteria Alberto Sinpatrón
Argiztapena Arantza Flores
Soinua Asier Renteria
Argazkiak Aitane Goñi , Yuri Agirre
Bideoa Arriguri

Laguntzaileak:
Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorgingunea, Zornotza Aretoa, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia.
Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin

 

Banaketa:
banaketa@hormanposter.eus

Banaketa

AGENDA

EMANALDIAK  (orainartekoak , momentuz datozenak)

2020

Azaroak 5, Arriaga antzokia ( estrenaldia)

Azaroak 13, Azpeitiko XXXVIII Topaketak 2020

2021

Otsailak 27  / Donostiako  Antzoki Printzipala

Otsailak 28  / Donostiako Antzoki  Printzipala

Maiatzak 7, Beasain

Ekainak 20 / Eztena Jaialdia, Errenteria

Irailak 21 / EUDEL Aulestiko Topaketak

Urriak 17 / BAD Jaialdia Bilbao

Urriak 22 / Zumaia

Intzestua
Desobedientzia
boterea