ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK ( 2017-2019)

Eraikitzen Gaituzten Hitzak identitate indibidualaren eta kolektiboaren inguruan ardazten den etasormena eta bitartekaritza eszenikoa uztartzen dituen esperientzia da:

Nortzuk gara? Nola ulertzen dugu gure identitatea hemen eta orain? Nolakoa da antolatzen eta bestearen aurrean aurkezten dugu ni hori? Zer paper jokatzen du besteak identitatearen eraikuntzan? Gazteekin batera ekintzaren, dantzaren, antzerkiaren, musikaren, hitzaren eta bideoaren bidez egindako lantegi eta sorkuntza prozesua da.

2017an hasitako proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren, Eremuaken, Azkuna Zentroaren, La Fundiciónen eta  BilbaoEszena/BAD jaialdiaren babesa jaso du.  2017tik hona, Euskal herriko txoko batzuetanGalizian (Vigo)  eta  Canarias Irletan ( Tenerife)   egiteko aukera izan dugu, aldiro, testu inguruari etakolaboratzaileei egokituz.

Ibiladi horren bitartez oinarrizko metodología eta dramaturgi kolaboratibo bat garatu dugu, alde batetik prozesua garatzen eta bestalde aurkezpen publiko bat egiteko.

Nori dago zuzenduta Hasiera batetik nerabegazteei zuzendutako proiektu bat izan da. Haiekin burutu ditugu esperientzi gehienak. Ez dugu inoiz partaide kopuru finkorik esarri eta, aldi bakoitzean. parte hartu nahi izan duten pertsona guztiei lekua ematen saiatu gara.

Denbora Zortzi sesio beharrezkoa dira gutxienez, 2-3 ordutakoak idealki. Guzti hau parte hartuko duen taldearik

negoziatu beharreko gauza bat da noski.

Edukiak Sormen tailerrean garatutako materialen bitartez oinarrizkoa den dramaturgia osotu eta gauzatu egiten da. (Hala ere, dagoeneko, beste talde batzuekin burutu dugu esperientzia edukiak testuinguruari egokituz: Asperger elkarte bat Tenerifen eta familia intergenerazional batekin Eztena 2019 jaialdian, besteak beste.)



Bi alde lantzen ditugu sormen tailerrean:

Alde performatibo eta eszenikoa ( akzioa, gorputz adierazpena) : batez ere taldekideen mugimendua eta

gorputzen bitartez eraikuntza eszenikoaren oinarriak jorratuz.

Alde narratiboa ( dramaturgia):  taldearekin identitatearen inguruko idazketa ariketen bitartez norberaren erreferenteak ( idoloak, anti-idoloak)  eta  norberaren balore etikoak (beldurrak, muga moralak, ametsak eta idealak)  ikertuz eta modu jolasti batean eszenan jarriz.

Erakustaldi publikoa Prozesuaren helburuetako bat, tailerreko sormen lanaren aurkezpen publikoa da. Horretan, idatzitako materialak eta sormen prozesuaren zehar sortutako irudi eszenikoen partekatzeko aukera dago. 

Baita ere, sortutako irudien inguruko eztabaida eta negozioaziorako aukera bat da : genero ikusputu batetik, zeintzu irudi adosten ditugu? I kuspegi historiko, sozial eta kultural batetik, zeintzuk irudi, “gu” irudikatzeko balio dute?

Eraikitzen Gaituzten Hitzaken esperientzi ezberdinen adibide batzuk:

IES Bertendona:https://vimeo.com/218473997

Gitzarri/Barakaldo:https://vimeo.com/269457686

IES Ibarrekolanda ( Bilbo): https://vimeo.com/242197892

IES Auga de Laxe / Ensalle teatro ( Vigo): https://vimeo.com/297244680

IES Artabe + CIPF Txurdinaga: https://vimeo.com/267193687

Festival inTACTO/ Gasteiz:https://vimeo.com/312539984

Getxoarte /Getxo: https://vimeo.com/3125748


Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.