Egundaino kolektiboa osatu duten Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra kideez gain beste hiru sortzaile gazte elkartu dira taldera: Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala.

Taldekideen begi zorrotz, indar berritzaile eta gogo sortzailearekin elkar lagundu eta kutsatuz jarraitzeko asmoa dugu, taldeka nahiz bakarka. Horren adibide dira taldeko kideek bakarka garatu ditugun pieza eszenikoak non bertan ere kolektiboaren bultzada eta kanpo begirada egon da.

HORMAN POSTER KOLEKTIBOA

MATXALEN DE PEDRO

Egun Dantzertiko, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan interpretazioa, sormena eta esperimentazioarekin lotutako ikasgaiak irakasten ditu. Hezkuntza lana sormen eta interpretazio profesionalarekin bateratzen du, gehienetan HORMAN POSTER kolektiboaren baitan.

Interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatren eta EHU/ UPVko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterduna. Dantza garaikide formakuntza jasotzen du nazioarteko hainbat irakaslerekin. Catalunya nahiz Euskal Herriko antzerki, telebista eta zinema ekoizpenetan interprete gixa lan egin ondoren, 2010ean, Igor de Quadrarekin batera HOR

MAN POSTER kolektiboa sortzen du. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 Dantza eta Sormen Lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Igor de Quadrarekin batera.

IGOR DE QUADRA

Egun HORMAN POSTER kolektibo eszenikoko ko-zuzendaria, interpretea eta mediazio proiektuen sortzailea da.

Psikologia lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Gorputz Mimo Dramatikoan diploma eta Zuzendaritza eszeniko eta

pedagogia eszeniko postgradoa International School of Corporeal Mime eskolan (Londres). Arte Sorkuntza eta Ikerketa

Masterra (Increarte) EHU/UPV.

Nazioarteko arteko konpainietan interprete lana egin ondoren (Teatre de l’ange fou; Falsa imago) eta bakarkako sormen

lana egin ondoren, 2010ean, Matxalen de Pedrorekin batera HORMAN POSTER kolektiboa sortzen du. 2010-2015 artean

Bilboko muelle3 Dantza eta Sormen Lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Matxalen de Pedrorekin batera.

JON ANDER URRESTI

Filosofian graduatua eta DANTZERTI, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan (2015-2019) burutu ditu ikasketak. Ikasketa hauetako praktikak Artedramarekin egin ditu bi urtez. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Iben Nagel, Rasmussen, Pablo Ibarluzea … beste askoren artean. Arriguri ikus-entzuneko proiektuaren sortzaileetariko bat da. Interprete moduan lan egin du, Arriagako Gerard Jones-en, “Madrigales” ikuskizunean. Tarteka proiektu pertsonalak garatu ditu, adibidez Baratzako scratxe gauean aurkeztutako Des()reka pieza eta sormen prozesuan dagoen Gure baserri galduen gorputz biziak. Egun Bermeoko antzerki taldeko irakaslea da.

MAITE AIZPURUA OLAIZOLA

Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil) eta heziketa eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan. Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua gaztetatik.

Donostiako TAE-n (2013-2015) eta Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan (2015-2019), burutu ditu antzerki ikasketak . Metrokoadroka kolektiboarekin kolaboratu izan du (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia Performance Poetikoa 2019).

Erresistentzia arazo fisikoa da bakarkako antzezlanaren sormen prozesuan dabil egun.

XANTI AGIRREZABALA

Txikitatik formatu izan da euskal dantza, musika eta arte plastikoetan. Nerabezaroan arte eszenikoetan barneratzen da Alaitz Olaizolarekin eta Zestoako interpretazio eskolan.
DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako eskolan burutzen ditu ikasketak. Bere formakuntza osatzen doa irakasle ezberdinekin, hala nola: Andres Corchero, Urs Strauffer, Fabio Mangolini, Javier Hernandez Simon, Pablo Ibarluzea, Laura Corcuera… Antzerkiko lehen hastapenak egiten ditu Eromen Produkzioaken “Sweeney” eta ATEA Teatroaren “Jendartean Bidaide” lanetan. XXXVII. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkezten du “Satiro”, bere lehen bakarkako somen lana, ikuslegoaren saria irabazten duelarik. Ikus entzunezkoetan “Goenkale” eta “Ihesaldia” telesailetan aritu izan da, baita “Korosagasti” luzemetrai eta “Los honores” laburmetraian ere.
Gaur egun antzerkiko irakaslea da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.