IRAGAN PERFEKTUA / PASADO PERFECTO (2011/12)

IRAGAN PERFEKTUA/PASADO PERFEKTO-k, 70. hamarkada hartzen du gai nagusitzat, hamarkada horretako memoria eta distantzia buruzko gogoeta bat egiteko.

AURREKARIAK

2011 urtean historia eta arte eszeniko garikideen harremanak ikertzeko talde proiektu batera gonbidatu gintuzten (Autonomia y Complejidad). Lan talde horretan zehar sortu zitzaigun antzezlan hau sortzeko irrikia. Horrez gero, eta Ana Buitrago koreografoaren laguntza artistikoa izan genuelako, antzezlanaren norabidea poliki-poliki zehazte joan ginen: 70. hamarkadako historia, memoriak eta bizipenen arteko talkak eta loturak eszenaratzea erabaki genuen. 

IRAGAN PERFEKTUA : SINOPSISA

Nola gogoratu bizi izan ez duzuna? Imaginen bitartez? Zer gogora dezakegu? Imaginak baino ez? Iragan Perfektua  zuri-beltzean egindako memoriaren eragiketa da. Gure bizitza markatu eta aldi berean ezezagun zaigun 70. hamarkadan zeharreko ibilbidea: beti jakin nahi izan dut nolakoak izan ziren haurtzaroko beste urte horiek, urte biolento, inkonziente horiek…

Laguntzak: Artea, Azala espacio de creación, Centro cívico de Cruces,  Ayto. de Plentzia y Muelle3