Matxalen de Pedro

Egun Dantzertiko, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan interpretazioa, sormena eta esperimentazioarekin lotutako ikasgaiak irakasten ditu. Hezkuntza lana sormen eta interpretazio profesionalarekin bateratzen du, gehienetan HORMAN POSTER kolektiboaren baitan.

Interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatren eta EHU/ UPVko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterduna. Dantza garaikide formakuntza jasotzen du nazioarteko hainbat irakaslerekin. Catalunya nahiz Euskal Herriko antzerki, telebista eta zinema ekoizpenetan interprete gixa lan egin ondoren, 2010ean, Igor de Quadrarekin batera HORMAN POSTER kolektiboa sortzen du. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 Dantza eta Sormen Lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Igor de Quadrarekin batera.