Xanti Agirrezabala Zeberio (Azpeitia 1997)

Txikitatik formatu izan da euskal dantza, musika eta arte plastikoetan. Nerabezaroan arte eszenikoetan barneratzen da Alaitz Olaizolarekin eta Zestoako interpretazio eskolan. DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako eskolan burutzen ditu ikasketak. Geroztik, bere formakuntza osatzen doa irakasle ezberdinekin.

Antzerkiko lehen hastapenak egiten ditu Eromen Produkzioaken “Sweeney” eta ATEA Teatroaren “Jendartean Bidaide” lanetan. XXXVII. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkezten du “SATIRO”, bere lehen bakarkako somen lana, ikuslegoaren saria irabazten duelarik. 2019tik Horman Poster kolektiboaren parte da eta "ANTIGONE edo ezetzaren beharra" ikuskizunarekin biran dabil. Ikus entzunezkoetan “Goenkale” eta “Ihesaldia” telesailetan aritu izan da, baita “Korosagasti” luzemetrai eta “Los honores” laburmetraian ere. Gaur egun antzerkiko irakaslea da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.

ANTZEZLANAK

SATIRO (2019)

SINOPSIA:

Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio gorputza erruduna da
Zientziak dio gorputza makina bat da
Iragarkiak dio gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)

FITXA ARTISTIKOA

SORTZAILE ETA INTERPRETEA: Xanti Agirrezabala

KANPO BEGIRADA: Matxalen de Pedro

EDUKIAREN GARAPENA: Ione de la Cruz eta Ane Arenas

ESZENOGRAFIA: Ekain Arrizabalaga

JANTZITERIA: Lierni Esnaola

MUSIKA: Kau Kori Kura “Ola, ola!!”

TEKNIKA: Kulturaz

ARGAZKIAK: Yuri Agirre (Kulturaz) eta Aitane Landa (Arriguri)

BABESLEAK: Azpeitiko Udala eta Kulturaz koop.

BIDELAGUNAK: Arremanitz elkartea, Erika Olaizola, Jon Ander Urresti, Maite Aizpurua eta Igor de Cuadra

EMANALDIAK